60 dantzari batuko dira Dantzarteren biharko emanaldi berezian
Ondarroako Dantzarte dantza elkarteak Gabonetako dantza emanaldi berezia eskainiko du bihar, 19:30etik aurrera, Ondarroako Bide Onera zinema aretoan. Dantza elkarteko arduradunek agertu dutenez, balleta eta hip-hopa ikasten ari diren 60 bat dantzarik p...
Klasiko, neoklasiko, garaikide eta hip-hop estiloetako hamasei koreografia landu taularatuko dituzte balleteko eta hip-hopeko hiruna taldek. Koreografiei indarra emateko, gainera, argi efektu bereziak erabiliko dituztela aurreratu dute.
Sarrerak, salgai
Bertatzen diren dantzazale guztiak ordubete pasatxoko emanaldiagaz gozatzera gonbidatu dituzte. «Ikasturte hasieratik ilusio guztiagaz prestatu ditugun koreografiak taularatuko ditugu. Gonbidatuta zaudete».
Sarrerak aurretiaz salgai daude, Zurrumurru liburudendan, 3 euroren truke. Bihar, berriz, emanaldia hasi baino orduerdi arinago zineman bertan lortu ahalko dira sarrerak.