Amaitzear da joste eta plantxa tailerrean izena emateko epea
MUTRIKU // Gaur amaituko da joste eta plantxatze tailerrean izena emateko epea. Zabiel eskulan taldeak «bereziki gizonentzat» antolatu du ikastaroa Zabiel kultur etxean, eta 2019ko urtarrilean eta otsailean eskainiko da, gehienez 10 lagunentzat. Izen...
MUTRIKU // Gaur amaituko da joste eta plantxatze tailerrean izena emateko epea. Zabiel eskulan taldeak «bereziki gizonentzat» antolatu du ikastaroa Zabiel kultur etxean, eta 2019ko urtarrilean eta otsailean eskainiko da, gehienez 10 lagunentzat. Izena udaletxeko harreran eman behar dute interesatuek. Aurreratu dute izena ematen dutenek erabakiko dutela ikastaroaren egunak eta ordutegiak; astean bi saio aurreikusi dituzte.