Errefuxiatuen egoera salatuko dute domekan egingo duten agerraldian
Busturialdea Harrera Eskualdea dinamikak deituta, migrazioaren arrazoiak azaltzeko eta errefuxiatuen egoera salatzeko agerraldia egingo dute domekan, Gernikako Arbolan; Batzarretxe ondoan.Busturialdea Harrera Eskualdea dinamikaren arduradunek aurreratu...
Busturialdea Harrera Eskualdea dinamikaren arduradunek aurreratu dutenez, errefuxiatuez gain, Gernika-Lumoko bonbardaketaren lekukoek eta lobek parte hartuko dute ekitaldian.
Bertan, udalerrira hurbildu diren errefuxiatuak zergatik etorri diren eta bizi izan dituzten eta oraindik ere bizi dituzten egoeren berri emango dute. «Lanean ibili gara, eta asistentzia ematetik harago, bizitza autonomoa egiteko baliabideak eskaini dizkiegu Bilbotik heldutako errefuxiatuei», aurreratu dute arduradunek.