Garbigune mugikorrak heldu dira Busturialdera
Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, pila, CDak eta DVDak… ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute Garbigune Mugikorrek. Ast...
Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, pila, CDak eta DVDak… ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute Garbigune Mugikorrek. Asteon Ajangizen (Mendieta auzoan) eta Muxikan (Kurtzero auzoan) daude, baina datozen aste eta hilabeteetan Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat herritan jarriko dituzte. Herritarren artean birziklapena bultzatzeko abiatu zuen proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak, eta 82 udalek egin zuten euren herrietan jartzeko eskaria.