Berbalagunek ikasturteko lehenengo Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu du, eta Aritz Jauregi muxikarrak eraman du azaroko saria Sakone Tabernaren eskutik. Atzo goizean jaso zuen saria Kultur Etxean. Gernika-Lumoko Berbalaguneko arduradunek esan duten...
Berbalagunek ikasturteko lehenengo Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu du, eta Aritz Jauregi muxikarrak eraman du azaroko saria Sakone Tabernaren eskutik. Atzo goizean jaso zuen saria Kultur Etxean. Gernika-Lumoko Berbalaguneko arduradunek esan dutenez, azaroan 63 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, eta denek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen; Euskaraldia aitzakia hartuta, euskarari buruzkoak izan dira galdera asko eta asko. Abenduko lehiaketa prest daukate, eta ez da gai jakin bati buruzkoa. Besteren artean, bizkaiera, pinuen gaixotasuna eta esaera zaharrak landuko ditu. Sasoie Jatetxean bi lagunentzako jatordua zozkatuko dute horretan.