Ke detektagailu sistemak jarriko dizkiete 86 urtetik gorako lekeitiarrei
Aurreko urteetan egin duten modura, aurten ere ke detektagailu sistemak jarriko ditu Lekeitioko Udalak herriko nagusien etxebizitzetan. Bakarrik edota beste nagusi bategaz bizi diren 86 urtetik gorako pertsonei eskainiko diete, hain zuzen, etxean sutea...
«Arrisku egoeren aurrean erantzun denbora murriztea du helburu programa honek, bide batez, prebentzio azterketa egiten duelarik», azaldu dute. Azken aldian 100 etxebizitza aztertu dituzte programa horren bidez, eta, aurten, 37 gehiago izango dira. Beraz, guztira, 137 etxetan jarriko ditu udalak ke detektagailuak.
Zerbitzu horren kostu osoa udalak ordainduko du, beraz, erabiltzaileek zerbitzu hori erabiltzeagatik ez dutela ezer ordaindu beharko argitu dute.