Metal Fabrikaren denboraldiko bigarren saioa hartuko du Astrak, zapatuan
Urtea amaitu aurretik beste metal dosi bategaz dator Metal Fabrika. Hardcore eta metalcore doinuak jorratuko dituzte hirugarren denboraldiko bigarren kontzertuan.Zapatuan Astran jarri dute hitzordua. Gasteizko Fears Awayk kaleratu berri duen Beyonds Re...
Zapatuan Astran jarri dute hitzordua. Gasteizko Fears Awayk kaleratu berri duen Beyonds Reflections aurkeztuko du. Bere musikan hardcore old school-etik metalcorerik melodikoenera doazen doinuak aurkitu daitezke, eta gogotsu datoz lan berria aurkeztera.
Ondarroako Üther-ek fastcore gordin eta azkarra ekarriko du Astrara, eta Bilbotik etorritako Alli Need taldeak bere musikan intentsitatea, melodia eta amorrua maisuki nahasteko gai direla erakutsiko dute.
Halaber, metal musika momentuoro mantentzeko ardura etxeko DJ Welderren esku egongo da beste behin.
21:00etan hasiko da metal hotsa. Sarrerak 6 euro balio ditu.