Santi Brouard kiroldegia musikaz beteko dute '3zp4' saiokoek
ETB3ko 3zp4 saioko protagonistak Lekeition egongo dira abenduaren 26an, Lekeitioko Udalaren eskutik. Lau protagonistak telebista pantailan ez ezik, Lekeition ikusi ahalko dituzte ume eta gazteek bertatik bertara Santi Brouard kiroldegian eskainiko dute...
3zpa4 taldea osatzen duten Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi) eta Amets (Ekain Ibarguren) eta Izaro (Mikele Arizkorreta) anai-arrebekin abestu eta dantzan egiteko aukera edukiko dute ume eta gazteek.
Ikuskizuna 17:30ean hasiko da, eta sarrerak 4 euroren trukean eskuratu ahalko dira, aldez aurretik kultur etxean arratsaldez, eta abenduaren 26an, kiroldegiko leihatilan.