Ane Urkiri kirol kazetari mutrikuarrak aurkeztuko du Mutrikuko VI. Kirol Gala
Lau sari banatuko dituzte: Kirolari onena, Kirol talde onena, Kirol ibilbide onena eta Aipamen berezia. Hamabi kirolari eta taldek osatzen dute sarientzako hautagaien aurtengo zerrendaMutrikuko Udalak antolatuta, VI. Kirol Gala egingo da gaur, 19:00eta...
Lau sari banatuko dituzte: Kirolari onena, Kirol talde onena, Kirol ibilbide onena eta Aipamen berezia. Hamabi kirolari eta taldek osatzen dute sarientzako hautagaien aurtengo zerrenda
Mutrikuko Udalak antolatuta, VI. Kirol Gala egingo da gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Gala, estreinako, Ane Urkiri kirol kazetari mutrikuarrak aurkeztuko du. «Aurkezle lanetan Txemi Galarraga izateko zortea izan dugu aurreko bost urteotan. Ordezko bikainak ordezkatuko du Txemiren lana. Eskerrik beroena Txemiri», adierazi dute.Ekitaldiarekin, kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi dizkiete sarien bidez. Urtero modura, lau sari banatuko dira: Kirolari onena, Kirol talde onena, Kirol ibilbide onena eta Aipamen berezia.
Sarientzako hautagaien zerrendan hamabi kirolari eta talde daude: Xake taldea, Nekane Ituarte, Alberto Gorritiberea, Futbol taldeko neskak, Eskubaloiko nesken taldea, Saskibaloiko nesken taldea, Marea Urdina, Maite Barruetabeña, Eneritz Lizardi, Marije Ituarte, Iratxe Barruetabeña, Iñaki Agirrezabala, Kosme Arrieta eta Oihana Kortazar.
Jakitera eman dutenez, aurtengo sarituak jakitera eman eta oroigarri banaketa egin ondoren, otordu txikia egongo da bertaratzen diren guztientzat.