Egurrezko igarobidea jarri dute erreka ondoan
Egurrezko igarobidea jarri zuten atzo goizean, Artibai erreka ondoan. Olibondoaren aurreko Artibai 50 etxebizitzen aurreko partea eta berdegunea lotuko ditu igarobideak. Uraren Euskal Agentziak hala eskatuta jarri dute bertako bizilagunek. Igarobidea j...
Egurrezko igarobidea jarri zuten atzo goizean, Artibai erreka ondoan. Olibondoaren aurreko Artibai 50 etxebizitzen aurreko partea eta berdegunea lotuko ditu igarobideak. Uraren Euskal Agentziak hala eskatuta jarri dute bertako bizilagunek. Igarobidea jartzeko beharrezkoa izan den garabia handia dela eta, errepidea itxita egon da hiru bat orduz. Udaleko beharginek bideratu dute zirkulazioa.