Euskal apaizek frankismoan egindakoa, hizpide
Frankismo garaian euskal apaizek egindako borrokaren nondiko norakoagaz bueltan da Leihoak Errigoiti ekimena.Xabier Amurizaren Neska bat leku inposiblean liburuaren aurkezpena egingo dute Ikuilu Elkartean, gaur, 20:00etan.Martin Orbe errigoitiarrak, be...
Xabier Amurizaren Neska bat leku inposiblean liburuaren aurkezpena egingo dute Ikuilu Elkartean, gaur, 20:00etan.
Martin Orbe errigoitiarrak, berriz, Apaizak tunelgintzan hitzaldia emango du. Espetxetik ihes egiteko tunela egin zutenen ahaleginaren testigantza emango du Orbek.
Idazle eta bertsolariak frankismo garaian Zamorako apaiz kartzelan emandako egunak fikzionatu ditu eleberrian.
Azaroan 50 urte bete dira 60 bat abade Derioko apaiztegian sartu eta han itxialdia egin zutenetik, eta frankismoak Zamorako espetxea atondu behar izan zuen preso harturiko apaizak atxikitzeko.