'Fibrosi kistikoaren alde igerian' ekimenean parte hartzeko deia
Fibrosi kistikoaren alde igerian elkartasunezko ekimena egingo dute bihar, 17:00etatik 19:30era, Elgoibarko Olaizaga kiroldegiko igerilekuan, Elgoibarko Igeriketa Taldekoen ekimenez. Ahal denik-eta lagun gehien batu nahi dituzte igerian, eta Ondarroako...
Ekimena fibrosi kistikoa dutenei laguntzeko eta kolektiboari ikusgarritasuna emateko izango da, eta bertan edozeinek parte hartu ahal duela nabarmendu dute.
Lau kaletan banatuta
Igerilekura doazenek fibrosi kistikoa dutenen aldeko nahi duten edo ahal duten beste metro igeri egiteko aukera izango dute, elkartasuna adierazteko. Horretarako, igerilekuko lau kale erabiliko dira. Ā«Kale bakoitzean erritmo antzerakoa duten igerilariak batuko dituzteĀ».
Sarrerarik ez dute kobratuko, baina Arnasaren alde busti nahi dutenek borondatea emateko aukera izango dute. Batutako diru guztia Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartera bideratuko dela aurrera dute. Ekimenaren bukaeran, parte hartzaile guztiek egindako metroak batuko dira.
Kiroldegira bertaratzen direnek gaitzari buruzko informazioa eskuragarri edukiko dute sarreran ipiniko duten mahai informatiboan. Elkarteko materiala eta Gabonetako loteria ere salgai ipiniko dute, lagundu nahi dutenen eskura.