Gorputza hobeto ulertzeko hitzaldia, astelehenean, Beikozinin
Gorputzaren mapa osatzen: sistema miofasziala hitzaldia eskainiko du astelehenean Nagore Basterra fisioterapeuta ondarrutarrak. Berbaldia Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta dago, eta 18:30ean hasiko da, Beikozinin.Giza gorputzak hitz egiten duela...
Giza gorputzak hitz egiten duela dio Basterrak, seinaleak bidaltzen dituela. «Horietako asko ezagunak ditugu: izerdia, hotza, sukarra, mina… Baina beste batzuk ez ditugu hain ezagunak. Guk gorputzak ematen dizkigun pistak irakurri eta horiei jarraituz, mapa bat osatu eta lantzen dugu, normaltasunera bueltatzen lagunduz».
Azken urteetan faszia garrantzia hartzen joan dela dio. «Faszia gorputzean gertatzen diren aldaketen lekukoa da. Arazo baten errora joateko, faszia ulertu behar dugu, osasun arloko profesional denekin elkarlanean. Terapia fisikoak erabiliz aldaketak eragiten ditugu, eta horiei esker gorputzak patroi berriak hartzen ditu».