Herriko koruaren emanaldia, domeka eguerdian
Artia Abesbatzak Gabonetako kotzertua emango du Andra Mari elizan, domekan. 12:45ean hasiko da emanaldia.Miren Zubieta Egia da herriko koruaren zuzendaria, eta kontzertuan Marta Diaz piano jotzaileak ere parte hartuko duela jakitera eman dute.Elizaren ...
Miren Zubieta Egia da herriko koruaren zuzendaria, eta kontzertuan Marta Diaz piano jotzaileak ere parte hartuko duela jakitera eman dute.
Elizaren soinu akustikoa lagun, errepertorio zabala eskainiko dute, besteak beste, Birjina Maite, Adeste Fideles eta Hator Hator kanta ezagunak abestuko dituzte.
Juan Felix Naberan herriko alkateak gonbidapena luzatu du: «Gure koruaren lanagaz pozik gaude. Guztiok gozatzen dugu euren kontzertuetan, errepertoriorik onena eskaintzen dutelako. Guztia partaideen inplikazioari esker da; eurek urte guztia ematen dute entsegatzen eta kontzertuak eskaintzen».