Abenduaren 29ko gauean izandako lapurreta salatu dute Markina-Xemeingo hainbat talde eta eragilek. Herriko taldeak dauden Xemeingo eraikineko sarrera nagusia eta lokal denetako ateak indarkeriaz apurtu eta
material desberdina lapurtu zutela jakitera eman dute.
Herriko taldeen lokalak dauden Xemeingo eraikineko sarrera nagusia. Argazkia: Akerbeltz Gaztetxea
“Lotsagarria” begitantzen zaiela adierazi dute Markina-Xemeinen herrigintzan beharrean dabiltzan taldeak horrela erasotzea. “
Urte askoko beharra kaltetu dute baina beharrean jarraituko dugu”, azpimarratu dute.
Akerbeltz Gaztetxea eta Markina-Xemeingo Gazte Asanblada, EUP irratia, XAT, Sormen lantegia eta Arte eskola, Zerutxu Dantza Taldea,Txirrindulari Elkartea eta Bagaittun Emakume Taldearen lokalak daude Xemeingo eraikinean.