Ajangizen eta Ereñon domekan ospatuko dute txitxiburduntzi
Domeka goizean egingo dute bi herrietan. Mendatarrek, berriz, martxoaren 5an egingo dute Txitxiburduntzi Eguna; taloa egiten ikasteko tailerra ere emango duteBusturialdeko herri gehienetan joan den astean, inauteri aurreko asteburuan ospatu dute txitxi...
Domeka goizean egingo dute bi herrietan. Mendatarrek, berriz, martxoaren 5an egingo dute Txitxiburduntzi Eguna; taloa egiten ikasteko tailerra ere emango dute
Busturialdeko herri gehienetan joan den astean, inauteri aurreko asteburuan ospatu dute txitxiburduntzi. Hala eta guztiz ere, beste zenbaitetan datozen egunetan ospatuko dute baserri giroko ohitura hori. Ajangizen eta Ereñon, kasurako, etzi egingo dute txitxiburduntzia.Potoko leizean batuko dira horretarako. Oinez joan gura dutenentzat 11:00etan batzeko deia egin dute, Eleixalden. Ostean, Potoko leizean elkartuko dira denak. 12:00ak aldera izango da hori.
Ajangizen ere domekan egingo dute, eta 12:00etan batuko dira herritarrak, plazan.
Mendatan, ostera, martxoaren 5ean egingo dute Txitxiburduntzi Eguna. 12:30etik aurrera, Taberna Barri inguruan batuko dira herritarrak txitxiburduntzia egiteko. Lehenago, 11:30ak aldera, taloak nola egin ikasteko tailerra emango dute ume zein nagusientzat.