Naiara Fernandez: "Jendeak aldaketarako gogoa eduki du"
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, duela lau urte baino 92.155 boto gehiago eta 6 eserleku gehiago lortu ditu EH Bilduk. Naiara Fernandez ezker subiranistako Bizkaiko hautetsiak esan du EH Bilduk "ondo interpretatu dituela" herritarren beharrizanak, eta EH Bilduren olatua eskualdera ailegatu izana poztekoa dela.
EAJk esan du etorkizuna eraikitzeko "proposamen zehatzak" dituela
EAJko ordezkariek ekitaldi politikoa egin zuten atzo (apirilak 14) Markina-Xemeinen, eta proposamen zehatzekin herritarren beharrei erantzuna emango dietela esan zuten.
Erkiaga eta Uranga, Zumaian garaile
Zumaiako Masterra irabazi du ispastertarrak Unai Uranga zumaiarragaz bikote osatuta, Eñaut Urreisti eta Mikel Manzisidor mutrikuarrei irabazita: 15-9, 15-11.
"Nor izatearen aitortza, horixe dugu euskara: ez gehiago, ez bestelako, ez gutxiago"
Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua, atzo, Baionan. "Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena" izan dela ondorioztatu dute AEK-ko antolatzaileek.
Martxan da euskaradun herriaren harrotasuna aldarrikatzen duen Korrika
Gaur hasi da euskararen aldeko lasterketa Irunen, eta Baionan amaitu bitartean –hilaren 24an–, 'Harro Herri' lelopean, askotariko eragileak elkartuko ditu Korrikak. Lehenengo kilometroa Irungo AEK-ko irakasleek eroan dute. Martxoaren 20an eskuz esku ibiliko da lekukoa eskualdean.
Ur hotzetako organismoak murriztu eta beroagoetako espezieak ugaritu dira Europako itsasoetan
Berotze globalak Europako itsasoen biodibertsitatean duen eragin eraginaz ohartarazten du Azti buru izan duen nazioarteko ikerketa batek. Lan zientifikoaren arabera, Europako itsasoetako habitat gehinek ozeanoaren berotzeari bi fenomenoren bidez erantzuten diote: tropikalizazioa eta desborealizazioa.
Martxoak 8: aldarria, dimentsio guztietara
Feministek emakumeen bizitzekin negoziorik ez egiteko eskatuko dute, eta Itaiak sozialismoa erakitzea; Emakundek adineko andren ahalduntzeko lana aitortuko du. HITZAk herriz herriko egitaraua bildu du.
156.863 euro batu dituzte palestinarrei laguntzeko
Dagoeneko 35.000 euro bidali dituzte Union of Agricultural Work Commitees-eko batzordeei, STOP Gaza Starvation ekimenaren baitan. Diru ekarpenen banaketaren gardentasuna bermatzeko asmoz, Jarraipen Batzordea osatu dute.
Otsailaren 18ra arte izena eman daiteke Bizkaiko Taldekako bertso txapelketan
Bizkaiko Taldekakoak laugarren edizioa izango du aurten, eta zabaldu dute horretan parte hartzeko izena ematea.
Gaurtik, maskararen erabilera derrigorrezkoa da osasun etxeetan
Gaurtik maskararen erabilera derrigorrezkoa da ospitale eta osasun etxe guztietan; zentro sanitario eta farmazietan, berriz, horren erabilera gomendatu dute.
Korrikak badauka kantua
Irunen hasi eta Baionaraino martxoaren 14tik 24ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Maite Arroitajauregi 'Musergo' arduratu da abestia zuzentzeaz, eta Amaia Badiolak egin du bideoa.
Unai Mendiburu nagusitu da Erandioko kanporaketan
Erandion jokatu den kanporaketan parte hartu du Garazi Navarro bertsolari amorotarrak, eta seigarrena izan da.
Kirola eginez ospatuko dituzte Aitxe Kutz jaiak berriatuarrek
Umeentzako jolasekin hasiko dute jai eguna, izan ere, duatloia egingo dute herriko gaztetxoenek.
30 korrikalari batu ditu Etxebarriko herri krosak
Lehiaketa baino, kirolzaletasuna sustatzea da elkartearen helburua, eta bide horretatik, korrikalari guztiak saritu zituzten antolatzaileek.
Martin Deunaren Egunean elkartuko dira ispastertarrak
Martitzenerako [uztailak 4] jarri dute hitzordua, Martin Deunaren baselizaren inguruan. Olabarri harri-jasotzaileak 100 kiloko harri borobila jasotzeko saiakera egingo du.