Egunsentia eta izurdeak Ondarroa eta Mutriku artean igerian. Paisaia horrekin aurkitu dira gaur [maitzak 8] Ondarroako barra musturrera edo Arrigorri hondartzako moilara hurreratu direnak. Bideo zati bat Ianire Antxustegik grabatu du.
Ambar elkartekoen iritziz, izurde marradun bat portuko uretan ikustea ez da seinale ona izaten. Ustez, hiltzera etorri da sakonera gutxiko uretara.
Herritarren berbetan, urteak dira harri ospetsua ikusten ez zela. Asteburuan bistaratu da.
Hegalaburraren sasoian bagaude ere, kanpaina amaituta dago. Dena dela, txalupa lekeitiarrak 81 pieza handi arrantzatu zituen martitzenean [irailak 18].
Galdoranara joateko bidean, Mutrikuko sarreran, 'Galdoa' jartzen duen seinalea ipini zuten duela aste batzuk. Saturraranera joateko bidean, aldiz, Mijoa industrigunearen seinalea ipini dute.