Bermeo A laugarren sailkatu da Oriaren 24. Traineru Jaitsieran
Emakumezkoen absolutu kategorian Lea-Artibai 24.en sailkatu da. Mundakak nesken taldea osatu du denboraldirako, eta 'Lamia' Oria ibaian estreinatu daGizonezkoetan Hondarribia Ak eta emakumezkoetan San Juanek irabazi zuten Oriaren 24. Traineru jaitsiera...
Emakumezkoen absolutu kategorian Lea-Artibai 24.en sailkatu da. Mundakak nesken taldea osatu du denboraldirako, eta ‘Lamia’ Oria ibaian estreinatu da
Gizonezkoetan Hondarribia Ak eta emakumezkoetan San Juanek irabazi zuten Oriaren 24. Traineru jaitsiera zapatuan.43 traineru lehiatu ziren mutilen absolutu mailan. Hondarribiak 19.22,56ko markagaz lortu zuen garaipena. Lehia estua egon zen lehen hiruren artean. Zierbena sailkatu zen bigarren, Hondarribiarengandik segundo bat eta zazpi ehunenera, eta Orio A hirugarrenak irabazleak baino bost segundo eta hamahiru ehunen gehiago behar izan zituen jaitsiera burutzeko. Bermeo Ak 19.46,26 markatu zuen. Hau da, bermeotarrak hondarribitarrengandik 23 segundo eta 70 ehunenera sailkatu ziren.
Ondarroa seigarren postuan sailkatu zen Orion jokatutako estropadan. Bandera eraman zuen Hondarribiak baino 34 segundo gehiago behar izan zituen, 19 minutu eta 56 segundo, hain zuzen.
TKE Ligako taldeak gainontzekoak baino hobeto daudela erakusten hasi dira; lehen zortzi sailkatuak gorengo mailakoak izatea da horren adibide.
Isuntza, ostera, hamairugarrena izan zen; KAE-1 ligan aritu behar diren traineruen artean sailkatu zen. 20.19 minutu behar izan zituzten.
Bermeoko beste trainerua hogeitabosgarren sailkatu zen; irabazlearengandik minutu bat, 50 segundo eta 72 ehunenera (21.13,28). Hala, Mundaka, Mutriku eta Isuntza elkarren atzetik sailkatu ziren. Mundaka 31. postuan geratu zen, 21.30,12ko denboragaz (Hondarribiarengandik 2 minutu, 7 segundo eta 56 ehunenera). Atzetik, mutrikuarrek 21 minutu eta 41 segundo egin zituzten; lekeitiarrek 3 segundo gehiago, 21 minutu eta 44 segundo guztira.
Nesketan 14.26,84ko denboragaz nagusitu ziren sanjuandarrak; 4 segundo eta 66 ehunenera sailkatu ziren oriotarrak, eta 25 segundo eta 33 ehunenera donostiarrak.
Lea-Artibaiko neskak 14. sailkatuak izan ziren emakume abstolutuen mailan 20 ontzik parte hartu zuten. 16 minutu eta 16 segundo behar izan zituzten, bandera etxera eramatea lortu zuen San Juanek baino minutu bat eta 49 segundo gehiago.
Mundakarrek emakumezkoen trainerua osatu dute aurten, eta zapatuan estreinatu zen Lamia trainerua. Azken postuan sailkatu ziren, baina lan txukuna egin zuten. 18.38,44ko markagaz burutu zuten jaitsiera, San Juanengandik lau minutu, 11 segundo eta 60 ehunenera.