Busturia Eginez-eko iruzkinetan ez du deliturik ikusi Auzitegiak
Zain Dezagun Urdaibai elkarteak jakinarazi duenez, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez du deliturik ikusi 2014an Busturia Eginez blogeko hiru artikulutan argitaratutako informazio, balorazio eta kritiketan. Artikulu horietan, «Bilduk, Andoni Elorrieta a...
Azaldu dutenez, «Zain Dezagun Urdaibai elkarteak eta horren ordezkari Erroxeli Ojinagak egindako kritikiei eta akusazioei politikoki erantzun beharrean, Elorrietak, bere alderdiaren babesagaz, gaia epaitegietara eroan zuen; Ojinagaren aurkako kereila kriminala aurkeztuta, 18 hileko kartzela zigorra eskatzen zuten irain egiteagatik eta 23.000 euroko kalte-ordaina haren ohorea eta irudi ona kaltetzeagatik».
Birritan, helegiteak aurkeztu badituzte ere, behin-betiko epaia eman du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, «ez du deliturik ikusten, eta ideien eta iritzi politikoen adierazpen eskubidea aipatzen du autoak».
2014ko uztailaren 2ko osoko bilkuran, Ojinagak bere blogean Elorrietaran aurka egiten zituen «salaketa larriak» zirela eta, Bilduk horiek gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen, «Busturiko Udalaren lanarekiko mesfidantza eta susmo txarrak zabaltzen saiatu zelako, besteren artean». Mozio hori udalak onartu egin zuen EAJren abstentzioagaz.
Mozio harekin ados ez eta, Ojinagak berrazterketa-errekurtsoa jarri zuen. Eta, Arartekora ere jo zuen kexa jartzeko. Iazko abenduan baliorik gabe geratu zen.