Markina-Xemein 0 tasa edukitzera pasatu da
Sei positibo erregistratu zituzten atzo [irailak 23] Lea-Artibain eta Mutrikun. Sei kasuak Lekeition, Ondarroan, Mutrikun eta Aulestin erregistratu dituzte. Lekeitiok gune gorrian jarraitzen du, hala ere intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da.
Datuak hobetzen badoaz ere, azken orduetan 6 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 3 Lekeition, eta bana Aulestin, Ondarroan eta Mutrikun. Hala ere, egoera epidemiologikoak hobera egiten jarraitzen du. Lekeitio da une honetan gune gorrian dagoen herri bakarra, eta bertan ere intzidentzia jaisten ari da.
Orokorrean, mantendu edo jaitsi egin da herri gehienetako intzidentzia tasa, azken positiboek eraginda, berriz, zer edo zer igo da Aulestin eta Mutrikun. Ondarroak eta Mutrikuk gune laranjan egoten jarraitzen dute, eta Markina-Xemeinek gune berdean. Markina-Xemeingo tasa jaitsi egin da; 19,90ko tasa edukitzetik 0 tasa edukitzera pasatu da.
Lurraldeak. Hiru lurraldeak 100eko tasatik behera daude. Arabako intzidentzia tasa 85,40koa da gaur (atzo baino puntu 3 gutxiago), Bizkaikoa 99,39koa (-6 puntu) eta Gipuzkoakoa 98,69 (-3 puntu).
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 70 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 8 kasu gutxiago. Bigarren astez jarraian, kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (36), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (12), Ziortza-Bolibar (3), Munitibar (2), Berriatua (2) eta Amoroto (1). Aipagarria da joan den aste osoan zenbat herritan ez zuten kasurik erregistratu (6): Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Markina-Xemein eta Mendexa.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 24):
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 449,10 (149 puntu igo da)
- Berriatua: 318,22
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 691,85
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 655,02
- Mutriku: 319,91 (18 puntu igo da)
- Ondarroa: 338,51 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: