Errege Bideko Krosa (Berriatua)
Errege Bideko Krosa egingo dute Berriatuan, udalak antolatuta, abenduaren 2an. Izen ematea Berriatuan, 09:00etan, edo Saturraranen, doan. Saturraranera joateko autobusa 09:45ean aterako da. Parte hartzaileak 10:30ean aterako dira Saturraranetik (8 kilometroko bidea). 14 urtera artekoak 10:30ean aterako dira, Arantzibiatik (3 kilometroko bidea). Sari banaketa 11:30ean egingo da. Laguntzailea: Urepel Kirol Taldea.