0-2 eta 2-6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako formakuntza saioak (Lea-Artibai)
Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuek 0-2 eta 2-6 urte bitarteko umeen gurasoei edota hazkundean prestatzeko interesa dutenei zuzendutako Internet bidezko formakuntza saioak eskainiko ditu, doan; saioek Ikasi hezteko izenburua daukate. Interesa dutenek otsailaren 20a baino lehen izena eman behar dute, Amankomunazgora deituta (94-616 90 78) edo posta elektronikoa idatzita (prebentzioa@lea-artibai.org).