2-6 urte bitarteko umeen familiei zuzendutako ikastaroa (Lea-Artibai)
Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatuta, 2 eta 6 urte bitarteko umeen familiei zuzendutako ikastaroa egingo da. Ikastaroak gutxi gorabehera hiru hilabete iraungo ditu; bi saio presentzial eskainiko dira, Amankomunazgoaren egoitzan (Patrokua Jauregia, Markina-Xemein). Irakasleak ETxadiko psikologoak izango dira. Doako ikastaroa izango da eta euskaraz, gazteleraz zein Internet bidez parte hartu ahalko da. Izena emateko epea otsailaren 20an amaitzen da. Interesatuek telefonoz deitu (94-616 90 78), posta elektronikora idatzi (prebentzioa@lea-artibai.org), edo Amankomunazgora jaon beharko dute (Patrokua Jauregia, Xemein etorbidea 13, Markina-Xemein).
Xemein Hiribidea, 10, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.