Urtarrilaren 28an Amoroto Ezagutuz txangoa egingo da, Uraren ibilbidea izenburupean, herritarrek herriko iturriak bisitatuko dituzte. Ondoren, Epermendi jatetxean bazkaria egingo da. Ibilbide bi izango dira, luzea eta laburra, eta horretarako ez da izena eman beharrik egongo. Bazkaritarako ordea, Epermendin erosi beharko dira txartelak, urtarrilaren 23a baino lehen. (Nagusiak 16 euro eta umeak 10 euro).