Aratusteetako herri bazkarian izena emateko epea (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Aratusteetako herri bazkarian izena emateko epea zabalik dago otsailaren 2ra arte. Herritarrek udaletxean eman behar dute izena. Oharra: izena ematerakoan kontu korronte zenbakia ere eman egin beharko da. Prezioa: umeak 8 euro (12 urtera arte) eta nagusiak 15 euro. Bazkaria otsailaren 11n izango da, 14:30ean, kiroldegian. Jolasen txokoa, tailerrak eta txosna egongo direla aurreratu dute.
Goiko Portala Kalea, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia.