Argazki Rallya (Lekeitio)
Lekliktxo Lekeitioko Argazkilaritza Elkarteak antolatuta, Argazki Rallya egingo da uztailaren 1ean. 16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal dute, eta egunean bertan izena eman ahalko da, 08:00etatik 10:00etara. Lehiaketa 09:00etan hasiko da. Prezioa: 5 euro. Lehiaketako gaiak 3 izango dira eta egunean bertan jakitera emango dituzte. Argazkiak 18:00etan aurkeztu beharko dira (memoria txartela aurkeztu beharko da). Sariak: 3 bilduma onenak eta argazki onena sartiuko dira.
Lekeitio, Bizkaia, Spain.