Dantza erakustaldia (Markina-Xemein)
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 30ean dantza erakustaldia egingo dute Markina-Xemeingo Uhagoneko ballet eta dantza modernoko ikasleek (Dantzaske). Ekintza 12:00etan hasiko da, Arkupe aurrean. 19:00etan Lindy Hop eta Swing Jaia egingo da, Uhagon kulturgunean. Azken emanaldi hori egin eta gero, Uhagoneko saloi dantza taldeko kidek dantzaldia eskainiko dute.
Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.