Ondarroako Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak V. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aukeratutako gaia
Bizitxi marabilli re da, eta
urriaren 30eko 16:00ak arteko epea dago argazkiak aurkezteko. Zaldupe eskolagaz batera, hainbat sari banatuko ditu guraso elkarteak. Sari banaketaren epaimahaia Ondarroako Argazkizaleak Antxo2 taldeko kideek osatuko dute. Argazkia gutunazal batean aurkeztu behar da,
Zaldupe eskolako idazkaritzan edo eskolako ikaslea izanez gero, tutoreari emanda.