Kalekak Lekeitioko 30. nazioarteko kale antzerki jaialdian parte hartzeko aukera zabaldu du. Urriaren 31ra bitartean, euren proposamenak aurkezteko aukera izango dute antzerki jaialdian parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek.
Sare bidezko inprimakiaren bidez bakarrik jasoko dituzte proposamenak, eta, horretarako, Kalekaren web orrialdeko
Deialdiak atalera jo beharko dute kolektibo edo taldeek. Bi deialdi proposatu dituzte: sekzio ofiziala eta scratch. Balorazio eta hautaketa prozesua azaroan burutuko da.