Karmen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo jai batzordeak 2018ko Karmen Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Lanak udaletxean edo Uhagon kulturgunean aurkeztu behar dira, maiatzaren 25a orduko. Baldintzak: teknika librea izango da eta egile bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkeztu ahal ditu. Sariak: 16 urtetik beherakoen saria (programaren azala + 150 euro) eta 16 urtetik gorakoentzako saria (kontrazala + 150 euro).