Berriatuko Gure Esku Dago-k antolatuta, Klik Eguna ospatuko dute maiatzaren 13an. “Klik eginez aktibatu eta klik eginez aro berria piztu, jai giroan egingo diren kaleko ekintzen bitartez jakinaraziko da herritarron itunean bildutakoa eta giza kate txiki bat osatuko dugu herrian bertan”.
EGITARAUA:
- 17:00: Txapel eta irrintzi lehiaketa eta buruhandiak.
- 18:00: Txantxariak umeentzako ikuskizuna
- 19:30: Zumba eta giza kate herrikoia.