'Kontatu gabeko historia' erakusketa (Ondarroa)
Elisa Ortega Montillaren Kontatu Gabeko Historia erakusketa ikusgai dago Ondarroako Etxelilan. Erakusketaren inaugurazioa apirilaren 13an egingo da, 18:00etan. Ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era. Erakusketari buruz: Historia ofizialak alde batera utzi du eragin handiko emakumeen lana. Erakusketa honek gorazarre egiten die aktibismoaren bitartez berdintsuagoa den mundua eraikitzen aritu diren emakume ospetsu zein anonimoei. Antolatzailea: Ondarroako Udal Berdintasun Saila eta Etxelila.
Artibai Kalea, 3, 48700 Ondarroa, Bizkaia.