Maria Teresa Dura Sepulcreren margolanen erakusketa (Ondarroa)
Maria Teresa Dura Sepulcreren margolanen erakusketa ikusgai dago Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan, irailaren 8tik 30era. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 21:00etara; zapatuan eta domekan, 19:00etatik 21:00etara. Gainera, artista bera ere erakusketan egongo da, margotzen. Beraz, herritarrek egilearekin zuzenean hitz egin ahalko dute.
Iparragirre Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.