Mugikorrei buruzko ikastaroa (Markina-Xemein)
Mugikorrei buruzko ikastaroa emango dute urtarrilean Beti Jai elkartean. Astean bi egunetan emango ditu eskolak Xabi Pagoaga irakasleak: urtarrilaren 12an, 15ean, 19an, 22an, 26an eta 29an. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek erretiratuen egoitzan eman behar dute izena, 17:00etatik 18:30era. 8 edo 10 pertsonako taldea osatu nahi dute.