Mutrikuko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa (Mutriku)
Mutrikuko Udalak antolatutako Mutrikuko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, azaroaren 8tik 24ra, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Herritarrek argazki gustokoena bozkatzeko aukera edukiko dute azaroaren 8tik 15era, eta bozka gehien jaso dituen argazkia izango da egutegiko azalean agertuko dena. Argazki saritua azaroaren 16an 18:00etan jakinaraziko dute. Lehiaketan 9 herritarrek hartu dute parte eta 26 argazki aurkeztu dira.
Erdikokale Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.