Mutrikuko olatu plantara azken bisita gidatua
Mutrikuko olatu planta bisitatzeko aukera egongo da abenduaren 8an. 11:00etan gaztelaniazko bisita, eta 12:30ean euskaraz. Bisitaren iraupena: 60 minutu. Prezioa: 2 euro. Parte hartzeko Mutrikuko Turismo Bulegora deitu (943- 60 33 78) edo posta elektronikora idatzi behar da (turismo@mutriku.net).
Txurruka Plaza, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.