'Oihalaren atzean' hitzaldia (Lekeitio)
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen eskutik, Oihalaren atzean hitzaldia eskainiko dute irailaren 21ean, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri Aretoan. Bertaratzen direnek operaren mundua barrutik ezagutzeko aukera izango dute. Berbaldian, gainera, La Boheme operari buruzko xehetasunez ere berba egingo da.
Otxoa Urkiza Kalea, 48280 Lekeitio, Bizkaia.