Ondarroak Zubi Zahar Herri Ikastolaren logotipo lehiaketa
Herri ikastolaren 50. urteurren ekimenen artean antolatu dute lehiaketa. Logotipoaren neurria A4 edo handiagoa izan beharko da, teknika libreagaz. Formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira lanak, pdf edo jpg formatuetan, hain zuzen ere, eta euskarri desberdinetan erabilgarria izatea baliotsiko da (arropa, dokumentu, zigilu…). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal ditu. Lan elektronikoak 50urteurrena@zubizaharherriikastola.eus helbidera bidali beharko dira, apirilaren 28ra bitartean. Saria nekazalturismo batean egonaldia izango da, 2 gau eta gosaria barne direlarik. Txapelketan parte hartu eta gero, lanen jabetza Zubi Zahar herri ikastolarena izango da.
Ondarroa, Bizkaia, Spain.