Pilates eta yoga ikastaroak (Amoroto)
Pilates eta yoga ikastaroak egingo dira Amoroton urriaren 2tik azaroaren 29ra. Yoga ikastaroaren ordutegia: astelehenak eta eguaztenak 19:00-20:15; pilates ikastaroaren ordutegia: martitzenak eta eguenak 19:00-20:00. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman beharko dute izena urriaren 1a aurretik.