Santa Katalina eguna (Gizaburuaga)
Santa Katalina eguna ospatuko dute azaroaren 25ean Gizaburuagan, Olazar kultur elkarteak antolatuta. Egitaraua: 11:00etan meza; 12:00etan XI. Barraskilo Lasterketa eta trikitilariak (Joseba eta Mikel); 14:00etan umeen herri bazkaria; 15:00etan nagusien herri bazkaria; 15:00etatik 19:00etara umeentzako ludoteka; 19:00etan sorpresa. Herri bazkarian parte hartzeko udaletxean izena eman behar, azaroaren 19a baino lehen.