Sukaldaritza ikastaroa (Aulesti)
Sukaldaritza ikastaroa egingo da Aulestin, maiatzaren 10ean, 17an, 24an eta 31n, Sutegibarri txokoan. Ikastaroa 19:00etatik 21:00etara izango da. Maiatzaren 4rako izena eman behar da, Josune edo Kantoko janari dendetan. Prezioa: 10 euro bazkideentzat, eta gainerakoentzat 15 euro. Antolatzailea: San Blas Aulestiko hirugarren adineko eta pentsiodunen elkartea.