Azaroaren 1ean egingo da aurten XI. Lekitto Bixirik Herri Krosa, Amandarri triatloi taldeak antolatuta. Aurretiaz izena eman nahi dutenek
urriaren 31ra arte egin ahalko dute, ondoko posta elektronikora idatzita:
lekitxobixirik@gmail.com. Prezioa: 5 euro.
Egunean bertan ere izena eman ahalko da (lasterketa hasi baino 30 minutu arinago arte), baina
7 euro balioko du.
Ordutegiak, adin tarteak eta distantziak:
- 11:30: HH3/HH4/HH5 (450 metro)
- 11:45: LH1/LH2/LH3 (1.050 metro)
- 12:00: LH4/LH5/LH6 (1.400 metro)
- 12:15: DBH1etik aurrerakoak (5.500 metro)