XII. Mendi Martxa (Ziortza-Bolibar)
Ziortza-Bolibarko desanexioaren 14. urteurrenaren harira, XII. Mendi Martxa egingo dute azaroaren 25ean. Ibilbide luzea (23,41 kilometro) eta laburra (10,48 kilometro) egongo dira aukeran. Izena emateko azken eguna azaroaren 21a da. Prezioa: 12 euro (gosaria+hornidurak+oparia), eta 14 urtera artekoek 6 euro. Izena emateko telefonoz deitu (652 73 94 65), WhatsApp-a bidali edo Facebooken edo posta elektronikora idatzi ahal da (ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com). Izena ematerakoan izen-abizenak zehaztu behar dira (baita dirua sartzerakoan ere), eta dirua ingresatu behar da (3035-0008-77-0081026205 Laboral Kutxa).
48279 Ziortza-Bolibar, Bizkaia.