Isuriaren jatorria ez dela ekortzeko makinatik etorri baieztatu du Ondarroako Udalak, Ura Agentziako ikuskatzaileekin hitz egin ostean. Eguzki Talde Ekologistak zuzendu egin du egindako adierazpenak eta beharrezko azalpenak eman ditu.
100 lagun hurbildu ziren apirilaren 12an ipinitako aurkezpen hitzorduetara; kooperatibaren helburuak eta hurrengo jardunak azaldu zituzten.
Portuko obraren testuinguru berriaren eta udalaren jarrera aktiboaren aurrean, "konfiantza eskaini, bidea erraztu eta lan egieko espazioa" zor diotela aitortu dute. "Bidelagun izango gaituzte behar gaituztenean".
Lehenengo proiektu teknikoa energia fotovoltaikoaren autokontsumo partekatua egiteko izango da. Apirilaren 12an izango dira batzarrak Lea Ibarrako herrietan.
Ulysses izena du AZTIk, Elecnor Deimos enpresak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean sortutako proiektuak. Itsaso eta estuarioetako zaborraren kutsaduraren datuak biltzea du jomuga.
Berotze globalak Europako itsasoen biodibertsitatean duen eragin eraginaz ohartarazten du Azti buru izan duen nazioarteko ikerketa batek. Lan zientifikoaren arabera, Europako itsasoetako habitat gehinek ozeanoaren berotzeari bi fenomenoren bidez erantzuten diote: tropikalizazioa eta desborealizazioa.
Guztira 500 haritz landare banatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Karmengo iturriaren ondoan.
Barikuan [martxoak 15] Ziortza-Bolibarren elkartu ziren herriko, eskualdeko nahiz inguruko herrietako 60 lagun inguru. Udalak balorazio positiboa egin du: "Helburuak bete ditugu".
Lea-Artibaiko hainbat herri bisitatuko dituzte martxoaren 11tik 18ra bitartean.
Ispaster, Etxebarria, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Berriatua, Lekeitio eta Ondarroan egongo da, apirila eta iraila artean.
Joxean Ostolaza eztigileak emango du hitzaldia liztor asiarrek sortzen dituzten arazoak ezagutarazteko. Bihar [otsailak 7] 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur aretoan.
Mutriku Natur TaldeakĀ antolatu du biharko [abenduak 21] hitzaldia; 19:00etan, Zabiel kultur etxean.
Abenduaren 14an amaituko da eskaerak egiteko epea. Mutrikuko Udalaren webgunean zehaztu dute aurkeztu beharreko dokumentazioa.