LEGE INFORMAZIOA

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu lea-artibaietamutriku.hitza.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Sozietatearen izena: Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.
IFK: B95284857
Helbidea: Okamika Goikoa Baserria – Zerbitzuen Eraikina, 1, 48289
Herria: Gizaburuaga (Bizkaia)
Telefono-zenbakia: 94 684 44 36
Helbide elektronikoa: lh@hitza.eus
Erregistro-datuak: Bizkaiako Probintziako Merkataritza Erregistroa, 4400. liburukia, 16. folioa, 8. atala, BI 39078 orria.

BALDINTZA OROKORRAK

lea-artibaietamutriku.hitza.eus , hain zuzen, Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M., beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Web gune honetan iruzkinak eta ekarpenak onartzen direnez, Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

lea-artibaietamutriku.hitza.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M. ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

ERREGISTROAK ETA HARPIDETZAK

Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ri.

ALDAKETAK

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

JURISDIKZIOA

Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.ren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gernika-Lumoko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Lea Artibaialdeko Hedabideak, E.M.k zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Send this to friend