Lekeitioko Udalak, parte hartze batzordearen bidez, Ate irekien astea prestatu du datorren martxoaren 19tik 25era bitartean. Egitasmo horrek, parte hartze batzordean lantzen dabiltzan helburuetako bati jarraitzen dio: udala eta herritarren arteko distantziak laburtzearen helburuari. «Izan be, herritarren zerbitzura lanean diharduten erakunde eta pertsonak eta eurek egiten duten eguneroko lana ezagutzea ezinbestekoa dela uste dugu herritarrentzat», diote batzordekoek. Antolatu duten ekimenagaz, lan horiei izen abizenak eta aurpegiak jartzea dute helburu. Egitasmoaren barruan hiru ekintza mota egongo lirateke. Batetik, udalak kudeatzen dituen baliabide edo azpiegitura batzuetara bisita gidatuak egingo dira. Horrela, udaletxea eta artxiboa, Itsas Ondare zentroko baliabideak, ¬Itsasargia, Sosoaga Dolarea, Maria Errota edo Ondartzabal itsasontzia¬, edo Abaroa jauregia ¬Santa Rita komentu ohia¬ezagutu ahal izango dira. Txandak Bisitetan, gainera, azpiegituren egoeraren eta erabileraren informazioa jasotzeagaz gainera, historikoki izan duen funtzioaren inguruko azalpenak be hartuko dituzte herritarrek. «Abaroa jauregiaren kasuan, bisitarien bitartez, azpiegitura zein egoeratan dagoen erakustea da helburua, eta batez be, etorkizun batean erabilera emon behar zaionean, zertarako balio dezakeen hausnartzen hastea», zehaztu dute parte hartze batzordekoek. Bisitak goizean zein arratsaldean izango dira, baina taldeak mugatuak direnez, txanda hartu beharko da Turismo bulegoan astelehenetik aurrera. Itsas Ondare zentroaren barruan dauden baliabideak bisitatzeko euro bat ordaindu beharko da, baina beste ekintza guztiak debaldekoak [...]
Mantenu lanak direla eta, martitzenean 15:00etatik aurrera Kale Handi ibilgailuentzat itxita egongo da. Eguaztenean 22:00etatik aurrera egongo da kalea itxita.