Kultur aretoa bete egin zen, Andoni Ortuzarrek gaur eguneko egoera politikoaren gainean eskainitako hitzaldian. EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak azken lau urteei gainbegiratua eman zien eta oposizio tinko eta irmoa eginez, EAJk galdutako uda...
Proposamen kultural eta jai herrikoiaren bitartez, iparraldeko eta hegoaldeko euskal herritarren arteko harremanak bultzatuko ditu aurten be asteburuan ospatuko den Iparraldeko Haizeak ekimenak. Ipuin kontalari, bertso saio, azoka eta musika. Adin eta gustu guztientzako eskaintza zabala prestatu du jairako Aittitta Txiki taldeak. Urtero modura, barikua umeei zuzenduta egongo da, eta beraz, eurak izango dira protagonistak. Aurten, ipuin kontalaria aukeratu dute gai nagusi. Hori dela eta, Koldo Amestoi ipuin kontalariaren saioa egongo da, baina, umeek be, Lekeitioko ipuin eta eleberriak kontatu beharko dizkiote berari, bazkalosteko tailerrean. Zapatuan, iparraldeko eta hegoaldeko produktuak erosteko aukera egongo da Independentzia plazan zabalduko duten azokan, gainera, produktu dastaketa be antolatu dute eguerdirako, eta taberna eta koadrila arteko gisau txapelketa egongo da domekan. Egitaraua: Barikua 11:00. Udaletxeko eskaileretan eskolako eta ikastolako gaztetxoak argazkia ateratzea. 11:30. Koldo Amestoi ipuin kontalaria Azkue aretoan. 12:30. Bazkaria plazan. 14:00. Ipuin tailerra Barandiaran aretoan. 22:30. Bertso saioa Konpainiako elizan. Zapatua 10:30-14:00. Azoka berezia plazan. 12:00. Produktu dastaketa azokan. 13:00. Oihal Berria taldea azokan eta kalerik kale. 18:30. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen kalejira. 19:00. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen dantzaldia plazan. 20:30. Amaren Alaben kantaldia San Pedropean. 21:00. Txikirri Txikirri taldea kalerik kale. 22:00. Elektro Txaranga kalerik kale. 23:00. Lekittoko Tinbaleruak [...]
Hitzordua 19:00etan dago jarrita. Bertan Xabier Aranburu preso ondarrutarrari buruz berba egingo da. Ondoren, 20:00etan, manifestazioa egingo da. Deialdia Gernikako akordioa sinatu zuten Ondarroako eragileek egin dute.
Lurraldeko Zatikako Planari aurkeztutako alegazioak onartu ditu Markina-Xemeingo Udalak aho batez. DOT berriak egin bitartean, LZPren behin behineko onarpena atzeratzea eskatu dute. Martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariekin batzarra egin zuen uda...