
Marabilli festibala gaur aterako da oihal atzetik. Ohiko jaialdietatik aldenduta, edukinez, solasaldiz eta herritarren parte hartzeagaz bete-bete dator. Egitarau osoa modura, indartsu hasiko da bidea egiten. Manuel Elu eta Kresala Musika Bandaren saioak Sormena hamar minututan solasaldiari egingo dio tartea, 20:30ean. Formatu bereziagaz, orain arte egin ez den moduan, berriketan ariko dira Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta. Kofradia Zaharrak hartuko du ekimena. «Festibaleko izarretako bat izango da. Hasteko modu bikaina», esan du Kirmen Uribek Manuelisten izenean. Zapatuan, 19:00etan, Aitzol Aramaiori omenaldia egingo diote, Bide Oneran, Zine Galan. Ugaitz Alegria, Ana Elordi eta Ainere Tolosak aurkeztuta, Bypass pelikularen estreinaldia egingo da, zuzendaria eta aktoreak bertan daudela.Aitzol Aramaio film laburren lehiaketako lan finalistak emongo dira ikusgai. Sarrera batzuk, agortuta Sarreren salmenta martxa onean doa. Tribute to Aitzol kontzertuko sarrera guztiak saldu dira, eta zapatuko galakoak be oso martxa onean doaz, bai eta Marlango eta Ruper Ordorikaren kontzertuetakoak be. Sarrera barik ez geratzeko, hortaz, ahalik eta arinen eskuratzea komeni dela esan dute antolatzaileek: Kafe Antzokian eta Zurrumurrun daude eskura.


Euskal Herriko pintxo lehiaketa egingo dute urriaren 15etik 17ra bitartean Hondarrabian. Ondarroako Cantabriko tabernako Pantxo Bedialauneta izango da parte hartzaileetako bat.

Cuatro meses, tres semanas y dos dias pelikula emongo dute Potxuak Martxan emakume taldekoek, eguenean, 19:00etan, kultur etxean. Espainiak Abortuaren Legea aldatuko dutela-eta aukeratu dute Cristian Mungiuren lana. Pelikulak, abortua debekatuta zegoen...

Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek “2015erako Euskadik estatus politiko berri bat” izan dezakeela esan du Lekeition egindako ekitaldian. Bakea egonkortzea da EAJren beste erronketako bat, haren arabera. 200 lagun inguru alk...

Ondarrutar zinemagilea omenduz, haren izenean atara dute Legorretan film laburren lehiaketa, estreinako. Urriaren 20an lehiaketara aurkeztu diren 200 lan baino gehiagoren artean finalistak izan direnak proiektatuko dira.

Lumentza Mendi Taldeak lagunduta, giro ederrean egin zuten Multikirol Proiektuaren barruko mendi irteera, Lehen Hezkuntzako ikasle eta gurasoek. Eurekin egin zuten ibilbidea bai eta kirol batzordeko partaideek eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. I...

Azkenean ere SBB Mutrikuarrak taldea eta Mutriku FT aurrez aurre neurtu dira; bi taldeen arteko partiduak San Miguel futbol zelaia txiki utzi zuen eta partidua berdinketarekin amaitu zen (1-1). Zapatua egun handia izan zen Mutrikun. Eta ez jai berezir...

Barikutik hasi eta astelehenera bitartean, zaldi-mando probak hartuko dituzte Ispasterren. Hogeita zazpigarren urtea da proba horiek herrian ospatzen direna, eta, aurton, hiru egunetan ariko dira norgehiagoka parte hartzaileak: barikuan, domekan eta astelehenean, hain zuzen be. Hamar lagunek parte hartuko dute, guztira, zaldi-mando proben sariketan. Guztiek izango dute sariren bat edo beste; izan be, 10 sari banatuko dituzte<. Horiez gain, Lea-Artibaikoek sari bereziak izango dituzte aukeran. Parte hartu nahi duenak hainbat baldintza bete beharko ditu; besteak beste, Ispasterko harria erabili beharko du, eta, gainera, abereen oinarrizko pisua 400kg-koa izan beharko da. Parte hartzaileak Urriak 12, barikua. Gur-Lur jatetxeak (Gatika), Maider Uriartek (Aulesti) eta Erauskinek (Mañu) parte hartuko dute, 21:00etan hasita. Urriak 14, domeka. Imanolek (Hernani), Aixerdik (Berriatua), Asier Urzaak (Kortezubi) eta Gaizka Lopezek (Laudio) parte hartuko dute, 18:00etatik aurrera. Urriak 15, astelehena. Juan Uriarteren Koba (Aulesti), Arestiren(Laukiz) eta Juan Martiarturen (Aulesti) zaldiak ariko dira norgehiagoka, 21:00etatik aurrera. Sariak Sari orokorrak. Guztira, 10 sari banatuko dituzte: - 1. saria: 750 euro, manta eta txapela. - 2. saria: 650 euro. - 3. saria: 575 euro. -4. saria: 525 euro. - 5. saria: 500 euro. - 6. saria: 474 euro. - 7. saria: 450 euro. - 8. saria: 425 euro. - 9. saria: 400 [...]

Simon Bolivarren urtemugaren ospakizunean Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak esan bezala, museoak bere eskaintza zabaldu du sarean. Besteak beste, museoagaz lotura duten jolasetan ibili ahal da erabiltzailea. “Museoan ber...

Elikadura makrobiotikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Jabier Arozena, Unibertsitateko irakasle, biologo eta dietetika eta elikaduran adituak, urriaren 24an, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Arozena, aitzindaria da Euskal Herriko makrobiotikan. Best...

Herriko baserrietako produktu fresko eta kalitatezkoak erosteko aukera bikaina egongo da datorren zapatuan. 09:00etatik 13:00etara bitartean, Beheko Plazak hartuko du azoka. Eta 12:00ak aldera, babarrunak dastatzeko aukera edukiko dute herritarrek er...

Zapatuan ospatuko da eta 16 artisauk be parte hartuko dute Markina-Xemein jendez gainezka lagatzen duen azokak. Informazio gehiago bihar goizean.