'Erabakia ehuntzen' aurkeztuko du domekan Gure Esku Dagok
Iaz giza katearen erronka arrakasta handiz gainditu zenez, aurten Erabakia ehuntzen izenpean proposamen berriagaz dator Gure Esku Dago.Ekimen horren berri emateko ekitaldi berezia antolatu dute Lekeition. Horrela, domekan, 12:00etan, Ikusgarri aretoan,...
Ekimen horren berri emateko ekitaldi berezia antolatu dute Lekeition. Horrela, domekan, 12:00etan, Ikusgarri aretoan, erronka berriaren nondik norakoak azalduko dituzte herriko hainbat pertsonen laguntzagaz. Ana Madarietak eta Asier Txakartegik aurkeztuko dute ekitaldia, eta ekimenearen aurkezpen bideo emanaldigaz gainera, kanta eta dantza ikuskizunak ere egongo direla aurreratu dute Lekeitioko Gure Esku Dago taldekoek.
«Oihal batzuk ‘tutoreen’ artean banatuko ditugu, eta zelan beteko ditugun zuzenean ikusteko aukera izango dugu», azaldu dute. Amaieran, mokadutxoa hartzeko aukera ere egongo da.